×
logo red internacional
Facebook Instagram Twitter Telegram YouTube

Euskal gazteriak kaleak bete ditu Procés-eko eta Altsasuko epaien aurka; poliziak oldartuz eta 19 lagun atxilotuz erantzun du

Autodeterminazioa eta eskubide demokratikoen aldeko borroka salbuespen-egoeran sartu da, eta euskal gazteriak Kataluniari bere elkartasuna adierazi nahi izan dio trenbideak eta etorbideak okupatuz. Polizia indarrek errepresioarekin erantzun dute.

Ane Sanz

Domingo 20 de octubre de 2019
Facebook Twitter

Aurreko astelehenean Procés-aren aurkako epai negargarria ezagutu zenetik, Kataluniako herritarrek kaleak bete dituzte egunero, aireportuak okupatuz eta milaka lagun mobilizatuz, epaitegi espainiarren bidegabekeria salatzeko. Espainiar Estatuak errepresio izugarri batekin erantzun du, ehunka lagun zaurituz eta atxilotuz, eta orain Auzitegi Nazionalak Tsunami Democràtic plataformaren kontrako ikerketa bat ireki du. Baina autodeterminazioaren aldeko mugimenduak indartsu jarraitzen du; hala ikusi genuen atzo, Katalunian gauzatu zen greba orokorrean, sekulako jarraipena izan zuena (urriak 3koa baina handiagoa izan baitzen).

Herri-mugimenduak egundoko indarra hartu du, gazteria eta langileria antifaxistaren ezinbesteko partehartzearekin, eta errepresioarekiko haserrea Estatu osotik zabaldu da; bereziki Euskal Herrian, autodeterminazioaren aldeko borrokan betidanik Kataluniarekin senidetuta sentitu izan baita. Euskal gazteriak gogotsu erantzun die Ernaik antolatutako deialdiei, eta tentsio handiko momentuak suertatu dira azken egunotan, atxiloketak eta guzti.

Gazteriak Euskal Herriko kaleak hartu ditu Estatuaren errepresioaren aurka eta preso politikoen askapenaren alde

Orain dela bi egun, urriaren 17an, milaka gaztek parte hartu zuten Euskal Herriko probintzietan antolatu ziren manifestaldietan, Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasukoen kasuan eta Procés-aren kasuan eman dituen epaiak salatzeko asmoz.

Gasteizen tentsioa handia izan zen: gazte-talde batek trenbide bat okupatu zuen hamabost minutuz. Ertzaintza agertzean, gazteak sakabanatzen hasi ziren, baina ertzainak haien kontra oldartu ziren eta 19 lagun atxilotu zituzten, ordu batzuk geroago askatu bazituzten ere.

Bilbon ere ertzainek doilor kargatu zuten manifestarien kontra, manifestaldiaren amaieran hauek Espainiako Gobernuaren subdelegazioaren aurrean eserialdi bat gauzatu zutenean.

Donostian, aldiz, manifestariek hiriko erdigunea gurutzatu zuten udaltzainen eta ertzainen begiradapean, baina ez zen oldarrik suertatu.

Alabaina, Eusko Jaurlaritzaren agenteek ez dute errepresioa amaitutzat eman. Atzo, Ernaik protesta-ekintza gehiago burutu zituen: goizean, eserialdiak antolatu ziren Donostiako epaitegien aurrean eta Bilbo eta Gasteizko La Caixa-ren bulegoen aurrean. Ertzaintzak partehartzaile guztiak identifikatu zituen.

Eta arratsaldean indarkeriak gora egin zuen Bilbon: ehunka lagun bildu ziren San Mames-eko inguruetan Sabino Arana etorbidea, hiriko arterietako bat, mozteko asmoz; eta baina lortu ere, ordubete oso batez. Ertzainak, iritsi bezain pronto, manifestariak errepidetik arrastaka ateratzen hasi ziren, eta azkenean haien kontra kargatzen amaitu zuten, borrak eta foam eskopetak erabiliz.

Errepresioa gogorra den arren, mobilizazioak aurrea doaz…

Gaur, urriak 19, Euskal Herriak berriro bere elkartasuna erakutsiko dio Kataluniako herriari Gure Esku Dago plataformak antolatu duen manifestaldian. Haien asmoa gaur arratsaldean Donostia zeharkatzea da, “Erreferenduma ez da delitua/Askatasuna” lelopean. Manifestuak mobilizazio demokratikoen kriminalizazioa salatzen du, eta euskal ezkerreko hainbat partidu eta sindikatu atxikitu dira manifestaldira.

Argi dago egun hauetan herria izugarrizko errepresioa jasaten ari dela, eta beraz ezinbestekoa suertatzen da gazteriaren eta langileriaren batasuna, Estatu mailan organizatuz, bidegabekeria hauekin behingoz amaitzeko.

Preso politikoen askapenagatik! Autodeterminazio-eskubidearengatik! Greba orokorra eta mobilizazioak Estatu osoan!


Facebook Twitter
Crisis energética: Otro año más aumentan los hogares que no podrán mantener una temperatura adecuada

Crisis energética: Otro año más aumentan los hogares que no podrán mantener una temperatura adecuada

Unidas Podemos quiere enmendar la reforma del código penal ¿Qué pasa con el resto?

Unidas Podemos quiere enmendar la reforma del código penal ¿Qué pasa con el resto?

Teresa Rodríguez prepara su salida de la política institucional: ¿crisis en Adelante Andalucía?

Teresa Rodríguez prepara su salida de la política institucional: ¿crisis en Adelante Andalucía?

¿6 de diciembre? Nada que celebrar, no queremos otros 40 años de lo mismo

¿6 de diciembre? Nada que celebrar, no queremos otros 40 años de lo mismo

 Vetlladores de Catalunya Central y Vallés Occidental: "Nos han subrrogado y estamos desesperadas"

Vetlladores de Catalunya Central y Vallés Occidental: "Nos han subrrogado y estamos desesperadas"

Arrancan en Barcelona los Círculos de Coordinación de trabajadores y trabajadoras de Esquerra Diari

Arrancan en Barcelona los Círculos de Coordinación de trabajadores y trabajadoras de Esquerra Diari

Maribel: “Volveremos a las calles, uniendo a todo el sector sanitario de Catalunya”

Maribel: “Volveremos a las calles, uniendo a todo el sector sanitario de Catalunya”

¡Coordinemos las luchas contra la inflación! Participa de la Asamblea Abierta de Esquerra Diari en Barcelona

¡Coordinemos las luchas contra la inflación! Participa de la Asamblea Abierta de Esquerra Diari en Barcelona